Amaitu dira Saiatz auzoko San Kristobal jaiak

Kotxeen bedeinkapena eta Alaitsukoen dantza ekitaldia. /  DV
Kotxeen bedeinkapena eta Alaitsukoen dantza ekitaldia. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Eguraldia lagun izan dute Saiatz auzoan amaitu berriak diren San Kristobal jaietan; jendea erruz ibili da bai egunez eta baita gauez ere bertako erromerietaz gozatzeko.

Ekitaldiz beteriko hiru jai egun izan dituzte Saiatz auzoko biztanleek eta aurtengo San Kristobal jaiei ere agur esan beharra iritsi da, datorren urtekoarekin pentsatzen hasita. Kotxeen bedeinkapena, erromeri alaiak, herri kirolak, ume jolasak, herri afaria, mus txapelketa, txikiteo girotuak, txokolatea edo sagardo dastaketa izan dira auzoan egun hauetan. Bertako antolatzaileek eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiete aurtengo bisitari eta herritarrei, sortutako giro alaiarengatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos