Alkategaien mahai ingurua gaur Elan Euskadik antolatuta

Iturzaetako aretoan egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Elan Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundeak mahai inguru interesgarria bat antolatu du gaur arratsalderako. Maiatzak 26ko udal hauteskundeetarako alkategaien arteko mahai ingurua izango da, Haritz Alberdi Arrillaga, EH Bildutik, eta Aitor Urresti Martinez, EAJ-PNV alderditik.

Moderatzaile lanetan Jesus Mari Mujika egongo da eta saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Iturzaeta Herri Eskolako aretoan. Elan Euskadi kooperazio lanetan dabilen erakundea denez, gaurko mahai inguruan aztertuko diren gaiak ez dira orokorrak izango, bereziki bi gai jorratu beharko dituzte alkategaiak: garapenerako lankidetza eta gizarte zerbitzuak.