Borrar
Nika Lertxundi. Alkatea.
Alkatea eta alkate ohia epaituko dituzte laster

Alkatea eta alkate ohia epaituko dituzte laster

Taberna bateko zaraten harira eginiko kexei konponbiderik ez ematea leporatzen zaie

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 5 de noviembre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi urte eta erdiko kar-tzela zigorra eta bederatzi urteko inhabilitazioa eskatzen du fiskaltzak Getariako gaur egungo alkate Nikanor Lertxundirentzat eta alkate ohi Andoni Aristirentzat. Epaiketa datozen asteetan egingo da, prebarikazioa egotzita.

Aipaturiko zigorra fiskaltzak zeragatik eskatzen du, itxuraz, taberna bateko zarataren harira, izandako kexei konponbiderik ez emateagatik. 2007ko ekainetik 2014ko abendura bitartean taberna horren ardura izan zuten hiru jabeentzat, berriz, fiskaltzak zortzi urteko zigorra eskatu du. 2007ko abenduaren 28a bitarteko gertakariak jaso-tzen ditu Ministerio Publikoaren oharrak. Getariako hamaika bizilagunen kexak ere ageri dira dokumentuan, eta Arartekora eraman zuen kasua horietako batek.

Aipatutako kartzela zigorrez gain, azken hiru jabeei kalte-ordain ezberdinak eskatu dizkie Ministerio Publikoak bizilagun kaltetuentzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios