Borrar

Alex Urangaren hitzaldia gaur gaztetxean Bodyboardi buruz

DV

AIZARNAZABAL.

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alex Uranga zumaiar bodyboard profesionalaren hitzaldia eta bideo emanaldia izango dugu gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera gaztetxean; munduko sailkapenean 3. bukatu du.

Hitzaldiaren ondoren, gaztetxeak eta Troxkak hileroko pintxo poteoa antolatu dute.

Bertso finalerako autobusa

Adiskide Bertso elkarteko kideek informazio hau zabaldu nahi dute: «Lau urtetik behin ospa-tzen den Euskal Herriko bertso txapelketa ate joka dugu eta ohiturari jarraituz, Adiskide bertso eskolak autobusa antolatu du egun horretarako: abenduaren 17an izango da eta herritik goizeko 8:00etan irtengo gara».

«Izena emateko, bertso eskolako kideekin jarri beharko zarete harremanetan, Angel Mari edo Abelekin. Izena emateko azken eguna berriz, azaroaren 27 izango da. Eguna gerturatzen doan heinean, xehetasun gehiago izango duzue. Animatu, giro bikaina egongo da eta», diote.

Jaiotza berria

Ixel Mujika Bergara jaio da; zorionik beroenak bere guraso Eneritz eta Josebari eta baita anai-arreba Kattalin eta Anjeri ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios