Borrar

Aldaketak zirkulazioan bihar Donostiako Klasikagatik

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 2 de agosto 2019, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako Klasika txirrindulari-lasterketa jokatuko da bihar eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu ibilgailuen zirkulazioan, Orion.

Bi lasterketa dira, emakumeena eta gizonezkoena, eta biak pasatuko dira Oriotik egunean zehar. Hau dela eta, herritarrek kontuan hartu beharreko aldaketak ondorengoak dira: Benta bidea itxita izango da ibilgailu guztientzat 11:00etatik 17:00etara. Bertan bizi direnei bakarrik utziko zaie pasatzen, momentu jakinetan; N-634 errepidea Donostia aldera:itxita izango da 11.30etatik 13.30etara eta 16.00etatik 17.00etara; N-634 errepidea Zarautz aldera: 11:30ean itxiko da eta behin gizonezkoen lasterketa pasatu ondoren, 13:00ak aldera, berriro irekiko da; Txanka-hondartza bidea: autopistara sartzeko aukera izango da goizeko momentu batzuetan, baina ezin da ziur esan noiz, lasterketaren baitan dago-eta. Arratsaldez, berriz, itxita egongo da 16:00etatik 17:00etara. Era berean, Udalak desaktibatu egingo du Goiko Kaleko semaforoa, herritarrek handik barrena Zarauzko bidea hartu ahal izateko; 17:30etatik aurrera aktibatuko da semaforoa berriro.

Herriko sartu-irteerak errazteko, plaza ez da peatonalizatuko lasterketa bukatu arte. Beraz, herriko irteera kaitik barrena izango da, egun normaletan bezala, 17:30ak arte.

Udaltzaingoak gomendio hauek egiten dizkie herritarrei: Onena, bihar autorik ez erabiltzea; goizean autoan mugitu behar izanez gero, 11:30ak baino lehenago atera herritik eta Zarauzko bidea hartu, gero handik edozein norabide hartu ahal izateko.Arratsaldean autoan mugitu behar izanez gero, 13:00etatik aurrera irekita egongo da bidea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios