Aldaketak Iraetakoek eta Endoiakoek boto emateko tokietan

Hemendik aurrera, apirilaren 28ko hitzorduan lehen aldiz, toki berrietan eman beharko dute botoa

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZESTOA.

Hauteskundeak direnenean Endoiako bizilagunek Arroagoiko mahaira joan behar izaten zuten bozka ematera eta Iraetako bizilagunek, berriz, Aizarnako mahaira.

Kontutan harturik Arroagoiko mahaira joateko Zestoatik pasa behar dutela, Zestoako Udalak egokiago deritzo Endoiako biztanleek Zestoako mahaian bozka emateari, Endoiatik gertuago dagoelako. Bestalde, Iraeta Arroagoitik gertutago dago Aizarnatik baino.

Horrela, aldaketa horiek egiteko eskaera tramitatu ondoren, apirilaren 28ko hauteskundeetatik hasi eta hortik aurrerakoetan, Endoiako bizilagunek Zestoako mahaian eman beharko dute bozka eta Iraetakoek Arroagoiko mahaian.