'Aizperro', II. Euskal Pentatloi Txapelketaren finalerako sailkatua

'Aizperro'. Herriko festetan aizkora proba batean. / ETXEBERRIA
'Aizperro'. Herriko festetan aizkora proba batean. / ETXEBERRIA

Kanporaketako seigarren denbora onena egin zuen larunbatean Azpeitian; finala hilaren 21ean jokatuko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Joxean Olaskoaga 'Aizperro', II. Euskal Pentatloi Txapelketaren finalerako sailkatu zen larunbat arratsaldean egindako kanporaketan. Hamaika kirolari ziren lehian eta seigarren denbora onenarekin, hilak 21eko era berean Azpeitiako zezen plazan ospatuko den finalerako sailkatu da. Finalerako sailkatuak, herri kiroletako kirolariak, nahiz 'Aizperro' bera ere ikusi izan dugu aizkoran. 100 kiloko harriari hamar jasoaldi, 400 kiloko harriarekin plaza bat giza proban; aizkoran kanaerdiko bat eta 45 ontzako enbor bat ebaki; 50 kiloko txingarekin hiru plaza, eta amaitzeko korrika kilometro bat osatu behar izan zituzten kanporaketan.

Azkarrena Azpeitian Joseba Otaegi izan zen 13 minutu eta 29 segundoko dneborarekin; beste bost sailkatuak, berriz, hauexek: Arria V, (13:33); Xabier Zaldua (14:24); Luis Txapartegi, (14:38); Aratz Mugertza, (15:58) eta 'Aizperro' 16:18 denborarekin izan ziren.

Hilaren 21ean, final handia, oraindik lan gogorragoarekin.