Costa Urola
Aizarnazabalgo Udalak Lauburura eraman ditu bere bulegoakSecciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
Aizarnazabalgo Udalak Lauburura eraman ditu bere bulegoakS.U.
aizarnazabal.
Martes, 20 de mayo 2025, 20:15
Aizarnazabalgo Udalak Lauburura eraman ditu bere bulegoak, astelehenetik udaletxeko eraikinean egiten ari diren lanak direla eta. Udaletxean igogailu bat eta basabide bat jarriko dira, irisgarritasuna hobetzeko. Ildo horretan, hiri-espazio berri bat ere formalizatuko da, komun publiko egokitu batekin. Igogailu-dorre bat eta pasabide horizontal bat sortuko dira, udaletxeko bulegoak dauden eraikineko lehen solairuarekin lotzeko. Bulego banaketa berri bat egitea planteatu da, eta komuna egokituko da, irisgarritasuna bete dezan. Lanek 8 hilabete inguruko iraupena izango dute. Lan horien kostua 450.000 euro ingurukoa da, eta Draga Group 2008 S.L. enpresa arduratuko da horretaz.
Hilaren 31n egingo da aurtengo Lourdeserako erromesaldia eta izena emateko azken eguna maiatzaren 25a izango da. Goizeko 05:50ean aterako da Aizarnazabaldik autobusa, ondoren Zumaia, Getaria, Aia eta Orioko jendea jasotzeko. Egun osoko kostua 60 eurokoa da.
Foru Aldundiak sustatzen duen Treba programaren barruan, nerabeei zuzendutako 'Scape-box' jarduera aurreikusi dute maiatzaren 31rako, larunbata, goizeko 11:00etan. Ondoren, parte-hartzaileek jolasekin eta bazkari batekin amaituko dute eguna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.