Costa Urola
Aizarnazabal, 'Gure Plaza Txo!' proiektuaren parteSecciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
Aizarnazabal, 'Gure Plaza Txo!' proiektuaren parteSara Utrera
aizarnazabal.
Sábado, 25 de enero 2025, 20:22
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak 'Gure Plaza Txo!' proiektua sendotu du 1.000 biztanletik beherako 10 herriren parte-hartzearekin, horien artean Aizarnazabal.
Programaren helburua da aisialdiko eta entretenimenduko aukera ematea 1.000 biztanletik beherako herrietan bizi diren haur, gazte eta nerabeei, askotan azpiegiturak eduki bai, baina ez baitute jarduera horiek egiteko behar den profesionalik. Ekimena garatzen ari zen bederatzi udalerrietan finkatu da, eta oraindik zehaztu gabe dagoen herri berri bat gehituko da. Hala, proiektu pilotu bat egin da, bi urtekoa, eta hura amaitu ondoren, zerbitzua Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan finkatu da. Beraz, ekimena finkatu du garatzen ari zen bederatzi udalerrietan, eta oraindik zehaztu gabe dagoen herri berri bat gehituko da.
Kultura eta Gazteria diputatu Goizane Álvarezek adierazi duenez, «Kultura eta Gazteria Departamentuaren helburua da landa eremuko gazteen garapen integralari laguntzea eta haien inguruan aisialdi hezitzailea izateko eskubidea bermatzea, beste herri batzuetara joan beharrik izan gabe prestakuntza eta jolas jarduerez gozatzeko. Herri txikietako gazteak beren herrietan gelditzea eta komunitateko kide izatearen sentimendu sendoa sustatzea nahi dugu».
Ildo horretan, Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari Isaac Palenciak azaldu duenez, 2024ko urritik abendura bitartean 90 saio egin dira (aurreko urtean 75 saio egin ziren tarte berean), eta, batez beste 19 gaztek parte hartu dute saio bakoitzean.
Zerbitzu horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzako udalek «erantzun integrala» eman nahi dute, nerabeen parte-hartze aktiboa, berdintasuna, euskararen erabilera, bizikidetza eta tokiko konpromisoa sustatzeko, eta, horrez gain, haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea areagotzeko, landa eremuen eta hiri eremuen arteko desoreka murrizteko, eta, ondorioz, herri txikien biziraupena bultzatzeko.
Hemendik aurrera, programa gazte gehiago erakartzera eta zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaintzera bideratuko da, prestakuntza jarduerak integratuz eta tokiko aldaketa prozesuetan parte-hartze aktiboa sustatuz. Gainera, departamentuaren asmoa da, orain arte bezala, lantaldeak egonkor jarraitzea; lantaldea bi gizarte hezitzailek osatzen dute, eta funtsezkoak izan dira ekimenak arrakasta izan dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.