Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

AITOR URRESTI (EAJ/PNV-REN ALKATEGAIA): «Getariarrak dira gure proposamen guztien erdigune»

2015etik zinegotzi eta udal taldeko bozeramalea izan da Aitor Urresti

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 21 de mayo 2019, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udala ondo ezagutzen du eta lanerako prest azaltzen da udal hauteskundeen atarian.

-Nola heldu zara zerrendaburu izatera?

  • Ikasketak Politika Zientziak eta Administrazio Publikoko gradua ikasia.

  • Eskarmentua 2015etik zinegotzi-bozeramale da Getariako Udalean.

-Azken lau urteetan EAJ-PNVren bozeramailea izan naiz Getariako Udalean, beraz orain urtebete pasatxo Getariako EAJk alkategai izateko proposamena egin zidan. Familiarekin eta ingurukoekin hitz egin ostean proposamena onartzea erabaki nuen eta barne prozesuan aho batez aukeratua izan nintzen.

-Zergatik hautatu behar zaituzte getariarrak alkate?

-Herritarren ongizatea eta herri garapena uztarturik, Getaria berri bat eraikiko dugulako, egungo zein etorkizuneko beharrei egoki erantzungo dien herria. Getariarren beharretan fokoa jarria dugu, eta herrigintzan, elkarlanean, herritarren bizi-kalitatea bermatu eta hobetuko dugu.

-Hitz egin zutaz, nolakoa zara, zure afizioak, nola heldu zara politikara...

-Beti izan naiz herriko hainbat eta hainbat saltsetan ibili den pertsona: Txerurekin dantzetan, taloak prestatzen, Korrikan... eta beti gustatu izan zait arlo politikoa ere, oso gertutik bizi izan baitut. Duela lau urtetik herrigintza beste modu baten bizitzea egokitu zait.

-Ze emaitza espero dituzu udal hauteskundeetan?

-Sentsazio positiboak baditugu, baina herriak du hitza. Espero dudana da gure proiektua herriari heltzea, ezagutzea zer den proposatzen duguna, gure taldea... eta guztiaz jakitun erabakitzea. Ilusio handiarekin heldu diot erronka honi nik pertsonalki, eta zer esanik ez osatu dugun taldeak. Lan asko egin dugu eta jarraituko dugu egiten; beti, Getariaren alde.

-Zer da lehen egingo duzuna hautatua bazara?

-Argi eta garbi dugu trafikoa erregulatzeko ordenantza berria aterako dugula lehenengoetariko neurri gisa. Aparkalekuen arazoa gero eta kritikoagoa dela iruditzen zait eta herrian bizi garenon eskubideak bermatu behar ditugu. Egoiliarrentzako (residentes) guneak jarriko ditugu.

-Zer da zure ustez Getariako onena eta txarrena?

-Argi eta gabi onena bertako jendea da. Beti esan izan da getariarrak berezitasun bat dugula, eta hori gure harremantzeko modua da, kalean egiten dugu bizitza hori, elkarren arteko harreman oso gertukoak izatea. Gure nortasuna finean. Bilbon bizi nintzen 4 urteetan hau izugarri botatzen nuen faltan. Txarra esango nuke irisgarritasuna, orografia zaileko herria dugu, eta horrek arazo asko ekartzen dizkigu, baina konpontzen saiatuko garenak noski.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios