Aiako VIII. Mendi Lasterketak, izen emate epea zabalik du

Lasterketak Aiako mendi eta basoak zeharkatzen ditu, paraje ederrak./
Lasterketak Aiako mendi eta basoak zeharkatzen ditu, paraje ederrak.

Datorren otsailaren 24an egingo da, 15 kilometroko ibilbidearekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Aiako VIII. Mendi Lasterketa datorren otsailaren 24an ospatuko da eta dagoeneko izen-ematea zabaldu du. Izenak emateko, Kirolprobak atarian, otsailaren 22ko gauerdia bitartean. Egun berean ere, irteera aurretik eman daiteke izena, baina garestiagoa da.

Lasterketak 15 kilometroko ibilbidea du Aiako mendi eta basoetan barrena, paraje ederrak zeharkatuz, eta helmuga Aiako plazan. Lasterketan, edonork har dezake parte, hori bai, 16 urtetik gora eduki behar dira. Parte hartzaile bakoitzak, opari modura lasterketa amaieran Aiako kutixien pack eder bat jasoko du eta hamaiketako beroa ere egongo da guztientzat.

Sariei dagokionez, lehen hiru gizonezko eta emakumezkoentzat egongo dira sariak: 200, 150 eta 100 euro, eta Amestoi etxeko lote bat. Marka jartzeagatik ere 100 euroko saria.

Marka onenak, gizonetan 1:07:07 eta emakumeetan 1:20:29 dira. Joan den urtean Walter Becerra (1:07:33), eta Oihana Azkorbebeitia (1:20:29) nagusitu ziren.

 

Fotos

Vídeos