Borrar
Dena prest bihar igerilekua zabaltzeko, helduena zein umeena.

Costa Urola

Aiako igerilekuak bihar zabalduko ditu ateak udako denboraldirako

Bihartik datorren irailaren 7ra bitartean, hiru hilabetez luzatuko da denboraldi berria

Antxon Etxeberria

AIA.

Miércoles, 4 de junio 2025, 20:27

Aiako igerilekuak bihar, ostirala, zabalduko ditu ateak. Bihartik, datorren irailaren 7a bitartean zabalik izango da egunero igerilekua, herritar eta bisitarien gozamenerako. Hiru hilabetez gozatu ahal izango da igerilekuaz goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:30ak arteko ordutegian. Aiak iazko udan estreinatu zuen igerileku berritua, inguruko berdegunea eta taberna. Herritarrentzako bonuak gaur eta bihar egongo dira salgai ondoko ordutegian: arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, igerileku bertan.

Aurtengo prezioak ondorengoak dira; 0-2 urte bitarteko haurrek ez dute ezer ordaindu beharko; 3-5 urte bitartekoek, adliz, 30 euro ordainduko dute denboraldi osoa; 6-17 urte artekoek 35 euro eta 18 urtetik gorako herritarrek denboraldi osoa 50 euro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aiako igerilekuak bihar zabalduko ditu ateak udako denboraldirako

Aiako igerilekuak bihar zabalduko ditu ateak udako denboraldirako