Agirok antolatzen duen Zestoako Mendi Martxa, ekainaren 27an

Paraje ederrak ezagutzeko aukera izaten da martxa hau. /  K.A.
Paraje ederrak ezagutzeko aukera izaten da martxa hau. / K.A.

Bi ibilbide prestatuko dira, 20 eta 32 kilometrotako luzeerakoak

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Asko dira/gara Zestoako Mendi ibilaldia noiz izango den eta zer nolako paraje ederretatik igaroko den jakin nahian izaten direnak. Gauzak horrela, Agiro Mendi Klubak plazaratu berri du honen inguruko informazioa.

Mendi martxa ekainaren 17 ospatuko da, eta betiko legez bi ibilbide prestatu dituzte: bata motzagoa, 20 kilometrorakoa, eta bestea luzeagoa, 32 kilometrotakoa.

Lehengoa Zestoa, Lasao, Araun-tza, Sañu, Etumeta, Santaengrazi, Aizarna eta Zestoa ibilbidea iazango da; luzea aldiz, Zestoa, Goltzibar, Intziola, Aitz Bakar, Lasao, Araun-tza, Sañu, Santaengrazi, San Pelaio, Ertxineko lepoa eta Zestoa izango da.

Izen ematea 10 euro kostatuko da (ekainak 14 arte, gero 15 euro), herrikrossa.com web gunean eman beharko da. Irteerako kontroletan partaide bakoitzari txartel bat emango zaio ibilbidean zehar dauden kontroletan erakutsi eta sina dezaten, ibilbidea behar den bezala seinaleztatua egongo da eta partaideak ez dira bertatik desbideratuko, Janaria eta edaria egongo da leku desberdinetan eta ibilbidea osoan, osasun zerbitzua izango da eta dutxak egongo dira. Proba amaieran partaide bakoitzari kamiseta bat emango zaio.

 

Fotos

Vídeos