Aginagako jubilatuen egoitzako tabernarako ez da inor azaldu

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO USURBIL.

Arrate jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipena abiarazi zuen uztailean Udalak, baina proiektuak aurkezteko egokitutako 15 eguneko epean, ez zen inor aurkeztu. Ondorioz, hutsik geratu da esleipena. Hala ere, udal-gobernuak zerbitzu hori eman dadin lanean jarraitzen du, eta inork interesik balu proiektu horrekiko, udaletxera hurbiltzeko deia egiten du. Pleguotan zehazten zenez, taberna kudeatzeaz gainera, honako zerbitzu hauek ere bermatu beharko lirateke: taberna-jantokiaren mantenua, ustiapena eta garbiketa; komunen garbiketa (nahiz eta erabilera publikokoak izan); eta, tabernatik beheko irteerara doazen eskaileren eta beheko sarreraren garbiketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos