Agerre Berri baserrian sute batek kalte ugari eragin ditu Askizun

Agerre Berri. Ardiek dituzte baserrian gazta egiteko, baina suteak kalte asko eragin ditu suhiltzaileek lan bikaina egin arren. /  SUHILTZAILEAK
Agerre Berri. Ardiek dituzte baserrian gazta egiteko, baina suteak kalte asko eragin ditu suhiltzaileek lan bikaina egin arren. / SUHILTZAILEAK

Hainbat ardi hil ziren eta ehunka kilo gazta galdu astearte arratsaldean piztu zen suaren eraginez

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Joan den astearte arratsaldean, Agerre Berri gaztandegiaren jabeak sutea piztu zela bere lantegietako batean jakitera eman zuen, arratsaldeko 18:30 inguruan.

Abisua eman ondoren, Zarauzko, Azpeitiko eta Eibarko suhiltzaileak bertaratu ziren eta geroago Goierrikoak ere joango ziren. Ez zen lan erraza izan sutea kontrolpean hartzea, baina gauerdia heldu aurretik sutea menderatuta zuten. Halere, kalteak handiak izan dira baina zorionez giza kalterik ez da izan. Ardiek orokorrean sutetik ihes atera dituzte nahiz hauetariko batzuk bertan hil eta bereziki erretako gazta izan da sutearen ondorio latzena. Gaztaren koipea izan da gainera suteak indartu duena eta suhiltzaileen lana oztopatu duena. Oraindik aztertzeko dago sutearen jatorria.

Etxeberria sendiak larre behiak eta artalde bikaina gobernatzen ditu euren baserrian eta azken hauen esnearekin Idiazabal Jatorri Izendapenaren barnean gazta egiten du, Itsasegi markarekin. Laugarren belaunaldia aritzen dira gaur egun artzaintzan eta aste honetako suteak eragin handia izan dezake familiko gaztategi honetan.