Abian jarri dute 'Guztiok 1! 2019 aurrekontu partehartzaileak' ekimena

Gustiok 1! . Herritarren partaidetza bultzatzeko modua.
/AMAXKAR
Gustiok 1! . Herritarren partaidetza bultzatzeko modua. / AMAXKAR

Herritar orori egiten zaio gonbita, prozesuan parte hartzeko eta nork bere proposamenak egiteko, horretarako lau modu prestatu direlarik

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Sarritan aipatu duten bezala, «Udal Gobernuak apustu garbia egiten du aurrekontuetan herritarren ekarpenak eta iritziak jaso-tzeko eta, parte-hartzezko prozesuen bidez, herriak udal-erabakietan protagonismoa izateko». Horren aurrean eta urtearen amaiera hurbiltzen ari denez, «aurten ere, iritsi zaigu 2019 urteko aurrekontuak prestatzeko garaia, eta horrenbestez, Guztiok1! 2019, Aurrekontu Parte-Hartzaileak prozedura abiatuko dugu, beste behin» jakitera eman dute.

Prozedura honetan herritarrek lau modu izango dituzte proposamenak egiteko. Lehenengoa fitxa bitartez izango da. Etxe guztietara proposamenak jasotzeko fitxa banatuko da. Beraz, fitxa horietan, arloz arlo egindako ekarpenak idatzi ahal izango dira, eta gero, udaletxean espresuki horretarako jarritako postontzian bota beharko da fitxa.

Bigarren modua, posta elektroniko bidez izango da, herritarrenpartehartzea@getaria.eus helbide elektronikora proposamenak bidaliz. Mezuaren 'gaia' atalean GUZTIOK1 2019 idatzi beharko da.

Ekimenean parte hartzeko lau modu ezberdin eskaintzen ditu UdalakBilera irekiak datorren astean hasiko dira eta denera bost egingo dira, hauetatik bi auzoetan

Hirugarren modua bilera irekietan zuzenean parte hartuz izango da. Dagoeneko bilera ireki horien egutegia eta ordutegia zehaztuta dago eta honakoa izango da; lehenengoa urriak 15ean, datorren astelehenean eta jorratuko diren gaiak Kultura, Euskera, Hezkuntza, Kirola, Ongizatea eta Partehartzea izango dira. Udaletxean 19:00etan egingo da. Bigarrena, urriak 16an asteartea, Meaga eta Eitzagako auzokideekin. Artelatz Elkartean gaueko 21:00etan deituak daude auzokideak.Hirugarren bilera urriak 17a, asteazkena, egingo da, Askizu eta San Prudentzioko auzokideekin. Auzoko Elkartean 21:00etan emango zaio hasiera.

Datorren ostegunean, egingo da laugarren bilera irekia, urriak 18an, Hirigintza, Tokiko Garapena eta Turismoa gaietan ekarpenak egiteko. Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Azkenik bosgarren eta azken bilera urriak 23an burutuko da, asteartea, Herriko elkarte eta entitateak parte har dezaten. Bilera deia beraiei egingo zaie.

Online inprimakiap

Laugarren modua proposamenak egiteko 2019ko aurrekontuari begira, Online inprimakia betez izango da. Alde batetik, Udalaren webgunean ipiniko dira (www.getaria.eus). Bestetik, telefono mugikorrarekin QR kodea eskaneatu eta inprimakia On Line osatu.

Proposamen guztiak helarazteko azken eguna urriaren 31a, asteazkena, izango da. Parte-hartzezko prozesuarekin amaitzeko, Udala Informatzen saioa egingo da ekarpenen berri eman eta balorazioa egiteko. Hau zein egunetan egingo den prosezuaren amaieran jakitera emango da, proposamen guztiak jaso eta aztertzen direnean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos