Borrar
Gorriti, iazko txapelduna.
Arraza Libreko IX. Artzain txakur  lehiaketa izango da larunbat honetan

Arraza Libreko IX. Artzain txakur lehiaketa izango da larunbat honetan

Sei txakurren parte-hartzea izango da, Zarautz, Narrondo, Azpeitia, Matxinbenta, Etxano eta Aizarnazabalgoak

DV

Jueves, 15 de septiembre 2016, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herriko Samiel jai nagusien atariko ekintzetan izango da aurten ere Arraza Libreko Artzain Txakur Lehiaketa bere IX. edizioan. Atxarte elkartea eta Aizarnazabalgo Udalaren laguntzaz burutuko da irailaren 17an 11:30etatik aurrera eskolaren atzeko zelaian.

Partaideak, sei guztira, hauek izango dira: Zarauzko Jose Luis Saizar Rex txakurrarekin, Narrondoko Mikel Garaiar Luckyrekin, Azpeitiko Inaxio Etxeberria Mixekin, Matxinbentako Pello Segurola Argirekin (2016ko Gipuzkoako txapelduna), Etxanoko Inaxio Irakulis Bat txakurrarekin eta Aizarnazabalgo Manuel Gorriti Argirekin (iazko txapelduna).

Bi lan saio egin beharko dituzte: lehenengo, artzainaren ondotik txakurra artaldera joango da, banderatxoaz seinalatutako tartetik, ahal bada atera gabe; bidean bi aldiz geldiaraziko du artzainak epaimahaiaren agindupean. Ondoren, artaldea hartu eta artzainaren aurrera ekarri beharko du. Ardiak borobilean barruan geldi geratu beharko dira.

Bukatzeko, zelaiaren eskuinean edo ezkerrean dagoen hesiaren tartetik pasa beharko dute ardiek, epaimahaiak agindutakoaren arabera. Zazpi minutu izango dituzte hau burutzeko. Bigarren atal gisa, artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatuko da txakurra; ardi guztiak sartzea lortuz gero, atera egin beharko dira, eta txakurra barruan geratu. Sei minutu izango dituzte horretarako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios