'Inklusioaz', formatu txikian , ostiralean kultur etxean
PPLL
Domingo, 5 de junio 2016, 00:41
Datorren ostiralean 'Inklusioaz' antzezlana izango da kultur etxean, 22:00etan hasita. Udalak antolatu du ekitaldia, Berdin-Berdinak kirol inklusiboko taldearen proposamenez. An-tzezlana Bergaran estreinatuko da ofizialki ekainaren 7an, Kilometroak jaiaren egitarauaren barruan, eta Oriokoa, beraz, aurrestreinaldia izango da.
Publicidad
Antzezlanean bi aktore gaztek parte hartzen dute: Xanti Agirrezabalak eta Telmo Iruretak. Bi pertsonaren arteko elkarrizketa da antzezlanaren funtsa. Bi aktoreek gai asko jorratuko dituzte, bat-batean tartekatuz komedia eta drama. Alex Tello da antzezlanaren gidoigilea eta zuzendaria.
Sarrera doan
Antzerkirako sarrera dohanik da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, aldez aurretik hartu behar da gonbita kultur etxean, goizez nahiz arratsaldez.
Beraz, bihartik aurrera eskuratu daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión