'Grampian Freedom' ekainaren 8an probatuko dute itsasoan

Ontzia azaroan uretaratu zuten./
Ontzia azaroan uretaratu zuten.

Egun horretako goizeko 06:00etatik aurrera itsasontziek itsasadarra eta portuko sarbidea libre uzteko eskatu dute

EL DIARIO VASCO

Zumaiako Balenciaga ontziolan eraiki duten 'Grampian Freedom' itsasontzia datorren asteazkenean, hilak 8, itsasoan probatuko dute. Horregatik, maniobra errazteko, Eusko Jaurlaritzako Portuetako arduradunek gainerako itsasontziei goizeko seietatik aurrera itsasadarra eta porturako sarbidea libre uzteko eskatu diete.

'Grampian Freedom' (C-453) 7:00etan itsasoratuko dute gutxi gorabehera, ontziolak eta Portuetako agintariek exijitzen dituzten neurriak beteta. Uretaratzea azaroan egin zen, eta geroztik uretan burutu dituzte lanak. Eskoziako Craig Goup-entzat egindako ontzia erreskaterako erabiliko da. Eginkizun nagusia, hain zuzen, Ipar Itsasoko petrolio-plataformak zaintzea eta, beharrik izanez gero, atenditzea izango da. Ontzia 58,20 metro luze eta 13,20 zanal da, eta garaiera 6,25 metrokoa du. Batez besteko sakonera karga osoarekin, berriz, 4,75 m.-koa da.