Balearen harrapaketa nola izan zen gogoratuko digu gaurko antzezpenak.

Balea harrapatzera aterako dira arrantzaleak, 1901. urtean bezala

Egun berezia gaurkoa, bost urtetik behin ospatzen bait da Balearen Eguna

PPLL

Sábado, 14 de mayo 2016, 00:38

Bost urtetik behin egiten den bezala, 1901. urtera jauzi egingo du herriak gaurko Balearen Egunean. Herria eta herritarrak garai hura girotuko dute. Goizeko 11:30ean elizako kanpaiek bale bat azaldu dela abisua emango dio herriari eta momentu horretan hasiko da Iñake Irastorzaren aginduetara mimo handiz herritarrek prestatu duten antzerkia. Goiko kalean hainbat sketch egingo dira eta herri osoa plazan bilduko da ondoren bost traineruk dakarten baleari ongi etorria ematera.

Publicidad

Antzezpena izango da goiz partean herri osoa mugitu araziko duen ekitaldi nagusian. Antzerkia ostean herriko saregileei omenalditxoa eskainiko die herriko Saltxerak emakume elkarteak. Ondoren, bertso saio dinamiko eta berezi bat ere izango da plazan eta errioan bertan Uxue Alberdi, Jon Maia eta Xabier Sukiaren eskutik. Era berean, herriko plazan sardinak sagardoarekin dasta- tzeko aukera izango da.

Talaimendi txarangak girotuko du herria eguerdi partean eta ondoren Etxaluze gaztetxean herri bazkaria izango da. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera 'Eonian' elektrotxaranga kalez-kale eta goizean bezala, hogeiren bat enbarkazio ibiliko dira errioan barrena gora ete behera. 19:30ean dantza-saioa izango da herriko plazan maisu gidari batekin eta eguneko egitarauarekin amai-tzeko, 21:00etan, kriseilu jaurtiketa plaza aurrean Orioko Gure Esku Dago taldeak antolatuta. Gau partean, 23:00etatik aurrera, erromeria eta DJ-ak Etxaluze gaztetxean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad