Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 28 de febrero 2016, 01:10
Getariako Eskubide Sozialen Kartak Goienerrekin elkarlanean jardunaldi batzuk antolatu ditu aldaketa klimatikoaren inguruan hausnarketa bat egiteko. Ondorengo asteetan herrian burutuko dira eta getariar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera.
Martxoak 3an hasi, 10an, 15an, 30an eta apirilak 1ean bukatuko lirateke jardunaldi hauek eta bertan, aldaketa klimatikoaren errealitatea mahai gainean jarri eta alternatiba gauzagarrien inguruan jardun nahi da eta baita, herritarrei aukera eman beraien fakturak aztertu eta elektrizitate ornitzailez aldatzeko.
Joan den urtean Goienerreko kide bat Getarian egon zen Kartak gonbidatuta eta orduan azaldu zuten zer den kooperatiba hau, «Goiener energia kooperatiba herritar bat da, irabazi asmorik gabekoa %100 berriztagarria den elektrizitatearen eskaera areagotuz eredu energetikoa aldatzearen alde diharduena, bazkideei %100 berriztagarria den elektrizitatea salduaz. Kontsumo arduratsua sustatzen dugu, kontzientziazio eta informazio ekintzak eginez. Gaur egungo enpresa energetiko multinazional handiei, alternatiba bat gara».
Jardunaldiak
Datorren ostegunean, martxoak 3, arratsaldeko 19:00etan Alhondegian hitzaldi bat izango da Mikel Oterorekin eta jorratuko den gaia 'TTIP energia eta aldaketa klimatikoa'. Mikel Otero, Fracking-aren aurka buru belarri ibili da azken urteetan, Arabako Fracking ez! Plataforma osatu zenetik. Ia ezezaguna den, sekretupean baitute, TTIP akordioak energiaren alorrean izango duen eragina eta honen ondorioak aldaketa klimatikoan zeintzuk izan daitezkeenaz hitz egingo du.
Martxoak 10 ostegunean, filma baten emanaldia egingo da Alhondegian arratsaldeko19:00etan. Izenburua 'This change everything ' eta Euaskal Herrianbigarrenak izango dira ematen Kartako kideak. Naomi Klein idazle Kanadar famatuaren liburuan, 'Esto lo cambia todo. El capitalismo contra el clima', oinarrituta Avi Lewis-ek zuzendu duen filma da. Euskal Herrian, Bilboko Alternatiben Herria eta gero, bigarren aldiz ematen den lana da. Filma gizateriak lurrari eragiten dion kaltea zuzenean bizitzen duten 7 komunitateetan oinarritzen da eta aldaketa klimatikoa eragiten ari den karbono dioxidoaren isurketa eta sistema ekonomikoaren arteko lotura egiten da.
Martxoak 15 asteartean, mahai inguru bat egingo da 19:00etan Alhondegian. Gaur egungo ereduaren nondik-norakoaz eta beste eredu baten bidean dauden aukera eta eman daitezkeen urratsez jardun nahi da, irtenbide posibletaz. Bertan izango dira Gorka Bueno (EHUko irakaslea), Ainhoa Iraola (2011 eta 2015artean GFAkoIngurumeneko eta Obra HidraulikoetakoZuzendaria) eta Iñaki Antiguedad (EHUko irakaslea).
Martxoak 30 asteazkenean, 19:00etan Alhondegian 'Argindar Fakturaren Tailerra' egingo da. Abenduan, cop21aren harira, Goiener kooperatibaren nondik-norakoak azaldu zituen kooperatibako bolondres batek. Orain hurrengo urratsa ematera doaz, praktikoagoa. Bertan argindar fakturaren inguruko azalpenak emango dira, herritarrek ongi ulertu ditzaten. Horrekin batera, nahi duenak berea erakutsi eta aztertzeko aukera izango du, Goienerreko kide batekin noski.
Eta apirilak 1ean jardunaldiei amaiera emateko, Goienerrera aldatzeko laguntza zuzena. Sistema aldatu, klima ez leloan urrats bat eman beharra dagoenez beste balore batzuk (energia berriztagarriak, irabazi asmorik gabekoa, kooperatiba, lanpostuak bertan sortu...) bultzatu eta lantzen dituen Goiener Kooperatibara aldatzeko apustua egitea da. Eta horretarako, herritarrei, zuzeneko laguntza emango zaio, Goienerreko kide baten eskutik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.