Borrar
Eskaera formala. Alkateak Erraustegia Erabakia plataformak jasotako sinadurak jaso zituen.

1.185 herritarrek eskatu dute erraustegiaren inguruko galdeketa

Pasa den igandean alkateak eta zinegotziek herrian jasotako sinadurak jaso zituzten pleno aretoan

JOSU ARANBERRI

Domingo, 7 de febrero 2016, 00:48

Usurbildar eta zubietarrez osatutako Erraustegia Erabakia plataformak erraustegiari buruzko galdeketa egiteko eskaera formala egin zion pasa den larunbatean udalari. Azken 2 hilabeteotan bildutako 1.185 herritarren sinadurak eman zizkien pleno aretoan Xabier Arregi alkateari eta berarekin batera zeuden zinegotziei. Herritar hauen izenean herriari ea erraustegia egitea nahi duen ala ez galdetzeko eskaera egin zien udal agintariei.

Erraustegia Erabakia plataformaren esanetan baztertuta zegoen erraustegiaren egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari berriek berpiztu eta eraikitzeko asmoa agertu dute. «Kezka eta gatazka, hasiera hasieratik, instituzioetan baino kaleetan egon da. Erraustegi hori, guk, herritarrok, ordaindu beharko genuke gure osasunarekin eta gure diruarekin, baina inork ez digu galdetu ea erraustegia nahi dugun ala ez».

Gizartean hainbesteko polemika harrotzen duten gaietan herriari hi-tza emateko garaia dela azpimarratu zuten. «Kultura demokratikoa sakondu behar dugu: agintariek, herriari erabakitzen uzteko ohitura hartu behar dute. Hori bultzatzeko, hainbat zubietar eta usurbildar elkartu ginen joan den azaroan, eta erraustegiaren gaian gure ahotsa entzunarazteko sinadurak biltzeari ekin genion. Gaur, 1.185 herritarrek bere enkargua ematen diote Usurbilgo Udalari: galdetu herriari ea erraustegia egitea nahi duen ala ez».

Garaiak aldatzen ari dira euren esanetan, eta herria ez da asetzen 4 urtez behin bozkatuta. «Arazo bat instituzioen geletatik kalera atera-tzen denean, erabakitzeko esparrua ere mugitu egiten da. Gipuzkoako agintariek ez dute oraindik hori ulertu. Usurbilen, bertakoek bertan eragitea erabaki dugu, eta, gaur, 1.185 arrazoi eman diegu ulertarazteko».

Bide batez sinadurak biltzen eta ematen parte hartu duten herritar guztiak ere eskertu eta zoriondu zituzten. «Helburutzat markatu genuen sinadura kopurua erraz gainditu dugu eta! Hemendik aurrerako erraustegiaren inguruko ekimenetan ere ikusiko garelakoan...».

Alkatea «herriaren esanetara»

Xabier Arregi alkateak pozik jaso zuen herritarren eskaera. Zorionak eman ostean, beraiek herriak aukeratu dituztenez, herritarren esanetara daudela jakinarazi zien pleno aretoan zeuden herritarrei. «Oso pozgarria da ikustea herria gai dela antolatzeko eta gai dela proposamenak aurrera eramateko eta komunitate gisa bere ekinbideak martxan jartzeko».

Usurbilek erraustegia egin nahi duen hala ez erabakitzeko herri kon-tsulta bat egiteko eskaera agindu bat dela adierazi zuen 1.185 sinadurak jaso ostean. «Eskaera bat egin diguzue, Usurbilek erraustegia egin nahi duen hala ez erabakitzeko herri kontsulta bat egiteko, eta guretzat eskaera hori agindu bat da. Herriak eskatzen duena hona iritsitakoan guretzat mandatua bihurtzen da eta mandatu hori aurrera eramateko. eginahalak eta bi egingo ditugu».

Udal mailan adostasunak biltzen saiatuko direla ere jakinarazi zuen, plataformak herri mailan adostasunak bildu dituen bezala. «Hemen ordezkari batzuk gaude, baina saiatuko gara udal honetan adostasunaren bidetik aurrera eramaten. Saiatuko gara, bestetik, bidean sortu litezkeen arazo guztiei aurre egiten eta herri kontsulta eraginkor bat egiten, azken batean herriak nahi duenari ahotsa eta bozgoragailua ematen».

Herri kontsulta eraginkor bat egiten saiatuko direla gaineratu zuen, bidean sortu litezkeen arazo guztiei aurre egiten saiatuz. «Azken batean herriak nahi duenari ahotsa eta bozgoragailua ematen saiatuko gara. Hemen eman diguzuena ez da zama edo pixu bat guretzat. Hemen erakusten da berriz ere Usurbil herri aktibo eta konprometitua dela, gertatzen zaizkigun arazoekin kezkatu eta irtenbideak proposatzen dakien herria dela eta azken batean hitz batez esateko herri burujabe izan nahi duela, bada neurri batean eta are gehiago izan nahi duela».

Demokrazia delegatuaren bide itxi hori gainditu eta demokrazia zuzenekoaren bidetik abiatzera doazela gogoratu zuen, «eta bidelagun eduki nahi zaituztegu. Gure ustez aukera paregabea daukagu demostratzeko gai garela, gauzak ondo egiten dakigula eta horretan saiatuko gara eta espero dezagun, zuek ere bidelagun izanda, Usurbilek ahoz gora esango duela ea erraustegia egin nahi duen hala ez».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 1.185 herritarrek eskatu dute erraustegiaren inguruko galdeketa

1.185 herritarrek eskatu dute erraustegiaren inguruko galdeketa