Erregeen karteruak goizetik jaso zituen gutunak eta arratsaldez Erregeak heldu ziren.

Karterua eta gero, hiru Erregeak

Ehundaka gutun jaso zituen goizetik Bizar Zurik eta arratsaldez hiru Erregeek herria zeharkatu zuten

PPLL

Miércoles, 6 de enero 2016, 00:12

Erregeak atzo arratsaldez iritsi ziren herrira. Eguraldi hotza izan zuten, baina haur eta helduen berotasuna ez zitzaien falta izan herrian egin zuten itzulian zehar. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ongietorri beroa jaso zuten, ikusi besterik ez haurren emozio eta lilura aurpegiak. Opari mordoa beraientzat zituztela antzematen zitzaien, gau partean etxeetan banatzeko asmoz, goizetik Bizar Zurik jasotako gutunen helbideetan.

Publicidad

Estazioa parean hasi zuten ibilbidea eta herria zeharkatu ondoren Karelan amaitu zuten. Talai-Mendik antolatu zituen bi ekimenak, era honetara gabonetako egitaraua amaitutzat emanaz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad