Borrar
Jendetza. Amaieran herriko haurrekin egon ziren Errege Magoak.

Errege Magoak ikusteko aukera izan zen

JOSU ARANBERRI

Miércoles, 6 de enero 2016, 00:12

Errege Magoak atzo iritsi ziren Usurbilera, urteroko hitzordua betez. Ume askoren ilusioa bete zen beste urte batez eta herrian ere hiru erregeak ikusi eta beraiekin egoteko aukera izan zuten Usurbilgo haurrek.

San Esteban ermita ingurutik etorri ziren Usurbil aldera Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Zaldi gainean herriko auzo desberdinetako bideetan ibili ziren, hainbat ume atzetik zituztela eta milaka karamelo banatuaz. Izan ere, bart gauean etxeetan opariak uzten ibiliko baziren ere, atzo arratsaldean goxokiak banatu zituzten kabalgata ikustera gerturatu zirenen artean. Egunean zehar euria iragarrita bazegoen ere, eguraldiak ez zuen lanik eman, nahiz eta giro prexkoa izan.

Ohikoa baino beranduxeago bada ere iritsi ziren herriko pilotalekura. Herritar ugari zituzten han zain, ume, gaztetxo, gazte, guraso eta aiton-amonak... Guztiak frontoian bildu ziren Errege Magoak bertan zegoen Jaiotzara nola hurbiltzen ziren ikustera. Izan ere, Jesus haurtxoa agurtzera joan ziren eta bertan bildutakoentzat ere hitz batzuk izan zituzten.

Ondoren, oholtzatik jaitsi eta eserleku dotoreetan eseri ziren, herriko haurrekin lasai-lasai egon asmoz. Meltxor, Gaspar eta Baltasar haurrekin hizketan egon ziren hauen gozamenerako. Bien bitartean, laguntzaileek milaka goxoki banatu zituzten. Gaztetxoak hauek biltzen jarduten zuten bitartean. Negarrez batzuk, irribarrez besteak... modu desberdinetara hartu zituzten.

Goizean, berriz, hiru Errege Magoen karteroaren bisita izan zen Usurbilen. Herriko haurrek beraien oparien zerrendarekin eskutitza emateko aukera izan zuten urtero bezala.

Eta ez hori bakarrik, hauen kontu txikiak ere entzun zituen hauek magalean zituen bitartean. Ekarri ote dituzte erregeek eskatutako opari denak?

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errege Magoak ikusteko aukera izan zen

Errege Magoak ikusteko aukera izan zen