Borrar
Santa Zezilia inguruan, musika nagusi gaur eta igandean.

Santa Zezilia eguna ospatzeko, kalejira eta kontzertua antolatu dituzte gaurko

Danbolin Musika Eskolako gazteen eskutik gaur arratsaldean Santa Zezilia eguna ospatuko da

PPLL

Miércoles, 18 de noviembre 2015, 00:10

Datorren igandean, hilak 22, Santa Zezilia eguna ospatuko da. Hori dela eta, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekintza eskainiko dituzte gaur arratsaldean. Batetik, 17:00etan, elizako simitarioan hasi eta herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute. Bertan txistulariak, trikitilariak eta panderojoleak hartuko dute parte, bertaratzen den ikasle eta guraso guztiekin batera.

Jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait puntuetan geldirik egongo diren taldeak entzutera eramango dituzte. Benito Lertxundi jende aurrean abesten hasi zela 50 urte direla eta, musika eskolak gogora ekarriko ditu bere zenbait kanta.

Salatxo abesbatzaren saioa

Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean hasiko den kontzertuan berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute.

Kontzertua amaitu ondoren, 2014-15 ikasturtean lehenengo, bigarren eta hirugarren maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.

Santa Zezilia dela eta, Salatxo abesbatzak ere kontzertua iragartzen du datorren iganderako, eguerdiko meza ondoren elizan. Oraingo honetan zarzuela kantez osatutako programa prestatu dute. Kontzertua, Bariko San Nikolas elizan izango da, 12:45etan hasita.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Zezilia eguna ospatzeko, kalejira eta kontzertua antolatu dituzte gaurko

Santa Zezilia eguna ospatzeko, kalejira  eta kontzertua antolatu dituzte gaurko