Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak teknikaria izango du Azpeitian aurrerantzean

Agustin Lizarralde eta Xabier Aldalur. /
Agustin Lizarralde eta Xabier Aldalur.

Sindikatu Zaharreko bulegoan ariko da lanean egun osoz

Dendartean, Gipuzkoako Merkatarien bilkurak, egoitza izango du Azpeitian aurrerantzean (Ordizian du beste bulego bat eta orain arte Hernanin zena, aldiz, Azpeitian izango da orain). Hala adierazi zuten prentsaurrean Agustin Lizarralde zinegotziak eta elkarteko teknikari izango den Xabier Aldalurrek. «Merkataritzan egiten den guztia inoiz ez da nahikoa, eta merkatari txikien eskubideen defentsan egingo dugu lan, merkatari txikien ahotsa entzun dadin sektorean erabaki garrantzitsuak hartzen direnean», esan zuen Aldalurrek.

Dendartean eta Bertan

Horrez gainera, Dendarteaneko bazkide da Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea. Hilabete ba-tzuetan teknikaririk gabe izan da herriko merkatarien elkartea eta hutsunea betetzeko , Gipuzkoako merkatarien bilkurak kudeatuko du Bertan. Horretarako, «Udalak Dendarteaneko teknikariaren lanaldi osoaren %25 ordainduko du, gehienez, 8.000 euro», azaldu zuen Lizarraldek.

Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango du bulegoa Dendartean elkarteak eta ordutegiari dagokionez, 8:30etatik 13:30etara eta 14:30etatik 17:30etara izango da zabalik.