Borrar
Erakusleihoa. Jendeak ikusi ahal izateko bilgailu klasikoak txukun-txukun aparkatu zituzten dema plazan.
Ibilgailu zaharren desfile ikusgarria

Ibilgailu zaharren desfile ikusgarria

JOSU ARANBERRI

Martes, 14 de julio 2015, 01:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikusmin handia sortu zuten larunbatean Usurbila gerturatu ziren ibilgailu klasikoek. Lehenengo aldiz 25 urtetik gorako ibilgailuen topaketa egin zen Usurbilen Orion bizi den Juanito Orella usurbildarrak antolatuta eta eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, garai bateko kotxeak ikusteko aukera paregabea izan zuten herritarrek.

35 ibilgailu klasiko inguru bildu ziren, kotxeak gehienak, baina baita moto, furgoneta eta kamioi bat ere. Hauetatik batzuk, herritarren ibilgailuak ziren gainera. Pasatzen ziren leku bakoitzetik begira gelditzen zen jendea. Ibilbidea herriko dema plazan amaitzekoak ziren eta herritarrak zain zeuden bertan hauek gerturatzerako. Banan banan bertan aparkatu zituzten: miniak, eskarabajoren bat, porchea, todoterrenoa, mazda ikusgarria... garai bateko ibilgailuetan denetik ikus zitezkeen bertan. Guztiak bikain zainduak. Baita bidean gelditu zen kotxe bat ere, grua eta guzti gerturatu baitzuten dema plaza aldera. Hamaiketakoa ere izan zen herriko pilotalekuan eta ekitaldiari amaiera emateko Saizar sagardotegian bazkaria izan zuten goizean zehar beren ibilgailuekin ibili zirenek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios