Borrar
Datozen lau urteetarako Udal Gobernu berria osatutzat eman zuten atzoko udalbatza plenoan eta Xabier Arregi izango da alkatea.

EH Bilduko Xabier Arregi izango da datozen lau urteetan alkate

«Lanean zintzo eta latz» saiatuko direla agindu zuen, «ilusio eta gogoz»

JOSU ARANBERRI

Domingo, 14 de junio 2015, 00:38

Atzo jaso zuen EH Bilduko Xabier Arregi alkate berriak Usurbilen alkatez alkate pasatzen den agintariaren uztaia. Azken lau urteetan alkate izan den Mertxe Aizpuruaren eskutik jaso zuen zumezko aginte-ikurra eta bera izango da datozen lau urtetan Usurbilgo alkatea.

  • Alkatea.

  • Xabier Arregi.

  • Zinegotziak.

  • EH Bildu Alaitz Aizpurua, Xuban Zubiria, Jone Urdanpilleta, Iñaki Ugarte, Irene Garcia, Josune Estella eta Joxe Mari Iribar. EAJ-PNV

Udal hauteskundeetan boto gehien batu zituen EH Bildu koalizioko zerrendaburuak gehiengo osoz eskuratu zuen alkatetza bere alderdiko zortzi botoekin. EAJ-PNVko Josune Urkolak bere alderdiaren lau botoak eskuratu zituen eta PSE-EEko zinegotziak bere hautagaitza kendu zuen bozketa hasi aurretik, boto zuria emanaz.

Eguerdiko 12:00etan jarrita zegoen hitzordua udaletxeko pleno aretoan. Udal gobernu berria osatzeko udalbatza zen atzokoa eta hauteskundeetan herriak hala erabakita ez zen ezusterako lekurik izan, udalbatza osatuko duten 13 zinego-tziek beraien eserlekuak hartu zituzten lehendabizi eta EH Bilduk gehiengo osoa zuenez, Xabier Arregi aukeratu zuten alkate.

Aurrez aipatu bezala Mertxe Aizpuruak eman zion alkatetzaren lekukoa Xabier Arregiri. «Hauxe da Usurbilen dugun aginte-makila - esan zuen eskuetan zuen zumezko uztaiari begiratuz-. Zurezkoa da, beraz, xumea zentzu horretan, tinkotasuna eta malgutasuna adierazten duena, ezaugarri garrantzitsuak agintea aurrera eraman ahal izateko. Ez daukat dudarik lan bikaina egingo duzuela legegintzaldi honetan. Herriaren babesa duzu, lan talde on bat duzu, gogoa eta gaitasuna ere baduzue. Zorte on», adierazi zuen azken lau urte hauetan alkate izan denak.

Herritarrei eskerrak

Eskerrak emanez hasi zuen Xabierrek alkate modura egindako lehen hitzaldia. «Eskerrak bihotz bihotzez herritarroi gugan jarri duzuen konfiantzagatik eta eman diguzuen anparoa eta babesagatik. Oraintxe bertan gela honetan jasotzen ari garena izugarria da. Zorionak, bestalde, zinegotzi guztiei, herriak aukeratuak izatea handia da».

Beretzat alkatetzaren besaulkian eserita egotea ohore handia dela ere aitortu zuen. «Alkatearen izaera ez zait sekula iruditu unipertsonala, beste dimentsio bat duela iruditzen zait eta ez dakit zenbateraino den egokia aipamen pertsonalak egitea. Hala ere, sentimenduen nahas-mahas honetan bakarrik esan nahi dut ohore eta ardura handia dela niretzat besaulki honetan esertzea. Mertxe, zuk hain ondo okupatu duzun espazio hau okupatzea. Lehen izandako alkateak datozkit eta nik oso ondo ditut gogoan» esan zuen erabat hunkituta zegoen Xabier Arregik, gehienon gogora etorri zelarik 16 urtez herriko alkate izan zen Joxe Antonio Altuna zenaren irudia.

Hastera doan legealdi berrian herritarren borondatea agerian dagoela adierazi zuen. «Udala gobernatzeko ardura EHBilduren esku utzi duzue. Adi entzun dugu herritarron hitza eta badakigu Usurbil ez dela EH Bildu, udal mahai honek erakusten du ezetz. Horregatik, gure izenari eta izanari leial izanda biltzeko joera izango dugu, eta ez bereizteko joera. Jakingo dugu guztion artean, konfiantza osoa daukat, etiketak eta siglak alde batera utzi eta pertsonen arteko tratua zaintzea. Komenien-tzia alderdikoien gainetik herriaren interes orokorra lehenesten. Oraintxetik esaten dizuet elkarlanaren bidetik jo nahi dugula eta EH Bilduko ordezkariok prest gaudela lankidetzarako».

«Zer izan nahi dugu?»

Beraientzat udalgintza eta herrigintza txanpon beraren bi alde direla gaineratu zuen, motorra, benetako indarra, herritarren esku dagoela esanaz. «Nolako jarrera har-tzen dugun herritarrok halakoxea izango da udala eta herria». Horretan bi eredu oso desberdin daudela esan zuen eta animalien irudiak erabiliz kukuaren eredua deitu zion batari eta txingurriarena besteari. «Kukuak bere izena kantatzen du, baina besteen kabietara eramaten ditu bere arrautzak besteren esku utziz bere ardura. Txingurriak, ordea, komunitatea du presente, auzolana eta lankidetza. Zer izan nahi dugu?»

Galdera horri erantzuten saiatu zen, ondoren. «Usurbildarrok maiz erakutsi dugu badakigula behar kolektiboei arduraz eta jarrera konprometituaz erantzuten. Horren adibide garbia da esate baterako hondakinen kudeaketan emandako eran-tzuna. Gai izan gara alternatiba eraikitzaileak eta iraunkorrak sortzeko, nork bere ardura asumitzeko. Jokabide eredugarri eta txalogarri horren jabe ez da inor, meritua guztiona eta jasotako laudorioak ere, asko eta ez nolanahikoak, guztiontzat dira. Baina, era berean errauste planta bezalako azpiegitura kutsakorren inposaketa datorkigunean denoi dagokigu horri aurre egitea. Herri eran-tzuna eskatzen du horrek eta hala erantzungo dugula ziur naiz. Izaera kolektibo konprometituaren beste adibide bat da ikastolaren, herri hezkuntzaren eta euskararen aldeko mugimendua. 2015ean Gattunk esanez aldarrikatzen ari garena. Azkenean, Ez, ez gara kukuak, gure izenak soilik kantatzeko. Ez gara kukuak gure ardurak besteren esku uzteko».

Eskubide sozialak

Zintzo eta latz lanean saiatuko direla agindu zien herritarrei. «Lehen konstituzioaren aurrean eman dugu hitza legeak behartuta. Orain, kon-tzientziak aginduta herriaren aurrean hitz eman nahi dugu: hitz ematen dizuegu zintzo eta latz saiatuko garela lanean, ilusioz eta gogoz, gure printzipioei muzin egin gabe herritarroi entzun eta parte hartzeko aukerak emanez. Aniztasuna gure izatearen parte denez eta parekidetasuna gure ipar, hitz ematen dizuegu herritarren artean ez dugula bereizkeriarik egingo eta eskubide sozial guztiak errespetatuak izan daitezen saiatuko gara».

Euskal Herri libre eta burujaberako bidea erabakitzeko eskubidearen alde egingo dutela garbi utzi zuen, baita bizikidetza sendotzen eta preso edo ihesean dauden lagunak gure artera ekartzen ere saiatuko direla ere. «Hitz ematen dizuegu Usurbilen jendarte justuago, solidarioago eta zoriontsuago baten alde egingo dugula». Oraintxe, urte sasoi honetan, iritsi zaio kukuari mututzeko garaia- esan zuen bere hitzaldiarekin amaitzerakoan. «Gure garaia da, herritar konprometitu eta sentiberen garaia. Norebere izaera indibiduala zainduz izaera kolektiboa sendotzeko garaia. Izan ere, baginttunan, bagattunk eta bagoaztik, aurrera beraz Usurbil».

Ondoren gainontzeko zinegotziei nahiz udalbatza pleno aretoan bildutakoei hitz egiteko aukera eman zien, baina EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkariek nahiz herritarrek ez zuten hi-tza hartu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EH Bilduko Xabier Arregi izango da datozen lau urteetan alkate

EH Bilduko Xabier Arregi izango da datozen lau urteetan alkate