Hogei urte hauetan herritar ugari ibili dira Harribil dantza taldean.

Harribil dantza taldearen ekitaldi berezia gaur gauean

Dantza emanaldia 22:00etan hasiko da Karela kiroldegian eta bertan 20 urte hauetako ibilbidean parte hartu duten dantzari askok dantzatuko dute

PPLL

Viernes, 5 de junio 2015, 00:18

Harribil dantza-taldea orain dela 20 urte sortu zen, 1995ean, eta urteurren borobila ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu du gaur gauean Karela kiroldegian.

Publicidad

Dantza-emanaldian parte hartuko dute, orain taldean dabiltzan gazteez gain, 20 urteko ibilbide luzean taldeko partaide izan diren hainbat dantzarik ere.

Ekitaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Antolatzaileen nahia da «ahalik eta jende gehien biltzea bertan, festa giroan, elkarrekin ospatzeko urteurrena».

Bihar, berriz, egitarauarekin bukatzeko, bazkaria egingo dute Aiako Altxerri jatetxean Harribi dantza taldean ibilitakoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad