Irakaskuntza arloko 250 lagun inguru bildu dira Inika jardunaldietan

Sanagustin kulturgunean egin ziren jardunaldiak. /
Sanagustin kulturgunean egin ziren jardunaldiak.

Irakaskuntza arloko 250 bat lagun bildu berri dira San Agustin Kulturgunean Inika Jardunaldiak direla eta. Arduradunen esanetan, «arrakasta itzela» izan du ekimenak. Azpeitiko Ukabi eta Azkoitiko ElkarMedia enpresek sortu eta garatutako plataforma da Inika, Internet bidez ikastetxeen kudeaketa akademikoa aurrera eramateko. Duela hamabost urte jarri zuten abian Inika proiektua (www.inika.net). Proiektuaren arduradunen esanetan, kudeaketa akademikoaren esparruan gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen den tresna da Inika. «180 ikastetxetik gora eta milaka irakasle eta familiak erabiltzen dituzte plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak», diote. Urola bailaran ere badituzte erabiltzaileak, hala nola Urola Ikastola, Azkoitiko Xabier Munibe eta Karmelo Etxegarai.

Jardunaldian hainbat zerbitzu aurkeztu dituzte. Besteak beste, irailetik aurrera gurasoek eskuragarri izango duten app berriaAndroid eta iPhone plataformentzat. Honen bitartez familiak bere seme-alaben jarraipena egin ahal izango dute: tutorearekin harremanetan jarri, hutsegiteen alertak jaso, arau hausteak, kanpo ekintzak, e.a. Azken finean, bere seme-alabaren eguneroko jardueraren berri izango dute mugikorrean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos