Gaurko etapak hasiera eta amaiera Orion izango ditu.

Profesional bidean doazen txirrindulariak gaur Orion

Bidasoako Itzuliaren gaurko etapak, Orion izango ditu irteera eta helmuga

PPLL

Viernes, 8 de mayo 2015, 00:32

Aurtengo 43. Bidasoako Itzuliaren 3. etapak, gaurko etapak hain zuzen, hasiera eta amaiera Orion izango ditu. Irteera eta helmuga Arrantzale kalean jarriko dira eta adierazi goizeko 08:00etatik lasterketa amaitu arte Oriotik ateratzeko Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dela.

Publicidad

Irteera 14:30tan emango zaio. Bertan profesional bidean dauden txirrindulariak izango dira: euskaldunak, estatuko probintzia desberdinetakoak, baina baita ere atzerritarrak: rusoak, italiarrak, frantzesak, belgak... Esan bezala, Arrantzale kaletik abiatuko dira txirrindulariak eta, Abeslari, Herriko Plaza eta Aritzagatik barrena joanda, N-634 errepidera aterako dira. Ibilbidearen 131 kilometroak bete ondoren, helmugara 16:44ak aldera iritsiko dira. Arrantzale kaleko helmugara iristeko Txanka-Hondartza bidetik eta hondartzako bidetik barrena etorriko dira txirrindulariak.

Etaparen ondorioz, udaltzainek jakinarazten dute, hainbat errepide trafikoari itxita izango direla. Lasterketako ibilgailuek Ikastola ondoko plazan aparkatuko dute eta, hara iristeko, ondorengo bidea hartu beharko dute: Baxoalde-Erribera-Balea-Abeslari. Podiuma Arrantzale 2-4 inguruan jarriko da eta bertan emango dira sariak.

Lasterketa dela eta, Orioko hainbat kaleetan aparkatzeko debekua ezarriko da: horretako Arrantzale kalean, egun osoan; Abeslari kalean, egun osoan; Herriko Plazan, lasterketa irteterakoan eta Aritzagan, lasterketa irteterakoan. Normalean kale horietan aparkatzen dutenek Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekua edo autopista azpiko aparkalekua erabili ahal izango dituzte.

Istripurik ez gertatzeko, komeni da txakurrak eta bestelako animaliak lotuta edukitzea lasterketa garaian.Kirol proba ikustera hurbilduko diren guztiei eskatzen zaie zorrotz betetzea antolatzaileek emandako aginduak, dena ondo atera dadin eta arazorik ez izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad