Elizan gaur arratsaldean kontzertu zinematografikoa
Pelikula batzuen soinu-bandaren zatiak interpretatuko ditu Ana Salaberriak, Goratzar abesbatzarekin eta lau musikariekin
PPLL
Viernes, 24 de abril 2015, 00:16
Pelikula batzuen soinu-bandaren zatiak interpretatuko dira gaur arratsaldeko 20:00tan elizan izango den kontzertuan. Ana Salaberria sopranoak jarriko du ahotsa, Olatz Egiburuk zuzentzen duen Goratzar abesbatzarekin batera. Emanaldiari musika Pedro Miguel Aguinagak (bibolina), Suzanna Guterik (flauta), Iker Telleriak (perkusioa) eta Jon Lizasok (tronpa) jarriko diote.
Publicidad
Kontzertu zinematografikoa izango da, soinu-banden zatiak interpretatuko baitituzte, ondorengo programarekin: 'Superman', 'El padrino', 'Días de vino y rosas', 'Titanic', 'Mago de Oz', 'Dr. Zhivago', 'La misión', 'El tercer hombre', 'Harry Potter', 'Sonrisas y lágrimas', 'Porgy and bess', 'Desayuno con diamantes', 'Amelie Poulin', 'La danza de Zobra','Toccata y fuga en Re M' ( J.S. Bach), 'Romeo y Julieta', 'West side Story', 'El rey León', 'Casablanca', 'Ghost', 'El señor de los anillos', 'New York', 'Bailando bajo la lluvia', 'La lista de Schindler', 'Los niños del coro' eta 'La guerra de las galaxias' pelikuletako musika entzuteko aukera izango da. Herritar guztiak elizan izango den emanaldi honetara gonbidatuak geratzen zarete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión