Naturarekin lotura estua

PPLL

Jueves, 23 de abril 2015, 00:20

Jasangarritasuna ere hizpide izan zuten atzokoan. Mikel Usabiagak esan zuenez «globaletik lokalera leloa gauzatu nahiko genuke. Jai honek aukera paregabea eskaintzen digu ekarpen txiki hori egiteko; eta, era berean, gauza txikiekin helburu handiak lor daitezkeela ikustarazteko». Bideoklipean Usurbilek naturarekin duen lotura estua islatu dute. «Hondakinen arazoari irtenbidea eman daitekeela erakutsi da Usurbilen azken urteotan. Gure herria maite dugu eta zaindu egin nahi dugu, eta herritarron egunerokoan isla garbia du horrek». Horrez gain, Kilometroekin lotura duten praktika guztietan jasangarritasun irizpideak kontutan hartuko direla gaineratu zuen: erosketa arduratsua, energia kontsumoa, ura, hondakinak, garraioa, zarata... Kilometroak 2015 inklusibitatearen inguruan egiten ari den urratsen berri Begoña Izetak eman zuen. «Gaitasun ezberdinak ditugun pertsonak osatzen dugu jendartea; izan ikastetxea, herria, herrialdea... Gure helburua ez da desgaitasunen bat duten pertsonak gizartean integratzea, baizik eta gutako bakoitzak gaitasun ezberdinak ditugula aitortzea eta guztiok osatutako jendarte inklusiboa eraiki behar dugula barneratzea. Azaldu zuenez «proposa- men pedagogikoa jarri dugu martxan Udarregi Ikastolan, irakasleen laguntzarekin; ikastolaren zein Kilometroen webguneak irisgarriago izan daitezen lanean ari gara; kirolaren eta kirolarien esparrua zabaltzen ari gara, desgaitasuna duten kirolariekin aurrez aurre jarriz eta entrenamenduak partekatuz; eta, azkenik, herriko hainbat kultura ekimak planteamendu inklusibo bateruntz bideratu nahi ditugu».

Publicidad

Mariaje Imaz Ikastolako zuzendariaren esanetan «Usurbil ikastolaren baloreetarantz eraikitzen jarraitu eta hauek hedatzeko tresna baliagarri gertatzen ari zaigu; hain zuzen ere, Usurbil, herri jasangarri, parekide eta inklusibo bilakatu asmoz. Horra gure haria; hori gattunk, horrela egiten gattunk herri, horrek batzen gattunk eta horretan ari gattunk», esan zuen Imazek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad