Borrar
Kartela. 'Zu gabe' antzezlana iragartzeko erabili duten irudia.

Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa bihar Modelo Aretoan 'Zu gabe' lanarekin

Atea Teatrok aurkezten gu gurean Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa antzezleen eskutik

JUAN MARI ZUBIAURRE

Jueves, 9 de abril 2015, 00:29

2007tik zebilkion antzezlanaren ideia buruan Alex Tellori, baina iaz idatzi zuen gidoia, eta Atea Teatro bere konpainia berriaren bidez taularatuko du bihar gauean Modelo Aretoan 'Zu gabe' izenburua daraman azken lana. Naturalismoaren ildotik garatzen da antzezlana, eta, eszenografia soila badu ere, giro berezia sortuko dute Xabier Lozanoren argiztapenek, Mikel Laboaren musikak eta Jose Luis Zumetaren zenbait artelanek.

Gaueko 22:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera 6 eurokoa izango da, duela gutxi estreinatutako lana da, martxoaren 14an Lasarte-Orian eta Alex Tello usurbildarra du zuzendari lanean. Tello aktorearen apustu pertsonala da. Eskarmentua du taularen gainean, bereziki haurrentzako egin du lan orain artean, adibidez, Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoen hainbat ikuskizunetan jarduten du eta gaur egun Goenkale-ko telesailean ere ari da lanean. 'Zu gabe' lanarekin, baina, taularen atzeko aldera egin du salto, orain urte batzuk idatzitako an-tzerkiaren gidoia zuzenduta.

Arraiza eta Tolosa

Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa aktoreak dira Telloren istorioa kontatzen dutenak, hogei urte igaro dira azken aldiz elkar ikusi zutenetik, azkenekoz elkarrekin hitz egin zutenetik. Aurrez aurre daude berriro biak orain, elkarrengandik banandurik hogei urte eta hamaika bizipen tartean dituztela. Eta hizketan hasi dira, bizitzaz, heriotzaz, familia arteko harremanez, gaztaroko ametsez eta horien bilakaeraz... Bizitzari buruzko gogoeta bat baita, azken batean, 'Zu gabe' antzezlanak proposatzen duena, bi pertsonaren arteko harremana oinarri hartuta.

«Berdin dio zer adin duzun edo zer pentsamendu, bizitzaren inguruko hausnarketa bat planteatzen du antzezlanak», azaldu du Anabel Arraiza aktoreak. Izan ere, berak jokatzen duen pertsonaiaren, Mariren, eta Inazio Tolosak jokatzen duenaren artean zer harreman dagoen ez du jakingo ikusleak lehen unean, ez eta nor diren, non dauden edo zer gertatu zaien ere; istorioak aurrera egin ahala joango dira askatzen korapilo horiek. Bien arteko elkarrizketak eta Arraizaren bakarrizketa dira lanaren oinarria, hiru pasartetan banatuak: elkartzen direnekoa lehena, Marik atzera egiten duenekoa hurrengoa, eta Arraizaren esanetan «obraren mamia jasotzen duena» azkena, korapiloak askatzen direnekoa.

Protagonista bakoitza belaunaldi batekoa da; hainbat bizipen partekatu dituzte; beste asko, ez. Baina, gainera, hogei urtean bakoitzak bere bilakaera izan du. «Bizitzaren eta sortzen dituzun harremanen poderioz, ardatz eta interesak ezberdinak dira, beste dinamika batzuk sor-tzen dira; hori bizitza bera da, eta hori islatzen da». Gatazka iturri ere izango dira horiek zenbaitetan, batez ere Mari bere bizitzarekin zer egingo duen erabakitzeko puntuan dagoelako.

Une gogorrak eta hunkigarriak tartekatzen ditu antzezlanak, baina sentimenduak eragiteaz gain, gogoeta egitera ere eraman nahi dute ikuslea. «Berdin dio adinak, gizon edo emakume izan, ezkondua edo ezkongabea, berdin dio zein egoeratan zauden... Momenturen batean obran zure egoera islatuta ikusiko duzu, edozeini gerta dakiokeen zerbait kontatzen baita, eta horrek gogoeta egitera eramaten zaitu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa bihar Modelo Aretoan 'Zu gabe' lanarekin

Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa bihar Modelo Aretoan 'Zu gabe' lanarekin