Izarraitzeko 9 igerilari Neguko Espainiako infantil eta junior Txapelketetan, Cadizen

Elkarteko igerilari gazteak aldiz, Oñatin lehiatuko dira zapatuan

Izarraitz Igeri Elkartekoek neguko zitarik garrantzi-tsuena dute igandera bitartean. Izan ere, Cadizen jokatuko da infantil eta junior mailako Neguko Espainiako Txapelketa.

Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenagak txapelketa honi begira egin dute prestaketa . Guztien artean 18 probetan parte hartuko dute, 16 bakarkako eta 2 erreleboetan.

Alebinak eta benjaminak

Bestalde, zapatuan, eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketak jokatuko dira Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, igeri taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Autobusa 13:15ean abiatuko da igerileku aurretik. Beroketak 14:00etan hasiko dira, eta txapelketa, berriz, 15:00etan. Izarraitz Igeri Elkartetik ordurako azaltzea eskatzen dute.