Lander Aizpuru eta Iker Uria Espainiako egokitutako igeriketa txapelketan dira

Lander eta Iker, igerilekuan. /
Lander eta Iker, igerilekuan.

Asteburu honetan lehiatuko dira bi mutilak Valladoliden jokatzen den Gazteen txapelketan

Izarraitz Igeri Elkarteko Lander Uria (2001) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valladolid-en dira igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin lehiatuko dira azpeitiarrak.

Honako probak izango dituzte:

Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre frogabakarkoetan hartuko du parte.

Ikerrek berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar froga indibidualetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.

Bestalde, Izarraitzeko txikienak Legazpiko Bikuña igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian. 20 igerilarik hartu zuten parte, igeri elkartekoen esanetan, « gripeak zerikusia izan zuen eduki genituen baja mordoarekin».

Hale ere, balorazioa ona egin dute arduradunek, «gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena», diote.