Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zarautz

Oteitza L. Politeknikoa enpresa txikien berrikuntza teknologikoa sustatzen

Jorge Arevalo, Lanbide Heziketako sailburuordea, Lizeoan izan zen asteartean, hori guztia koordinatzeko

antxon etxeberria

Domingo, 18 de enero 2015, 01:30

Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoetako bat teknologia berri eta aurreratuen ezarpenean eta egungoen hobekuntzan enpresen beharrei (bereiziki enpresa txikienei) erantzutea da, horretarako lanbide heziketako zentroen sarearen gaitasuna garatu, egituratu eta areagotuz. Hori guztia inplikatutako eragileen lankidetzarekin gauzatu nahi da Euskal Herriaren espezializazio inteligentearen estrategiako politika eta lehentasunen ildoak jarraituz.

Lehentasun hauek kontutan izanik, Lanbide Heziketako sailburuordetzak Tknika eta Euskal Herriko lanbide heziketako zentroez baliatuz (Oteitza Lizeo Politeknikoa horien artean delarik) teknologia-ikerkuntza-zentroen eta enpresa txikien arteko bitartekaritza ezartzeko plana garatu zuen udara aurretik. Bitartekaritza hori gauzatzeko, berrikuntza- eragileak diren Zientzia eta Teknologia Euskadiko Sarea, Unibertsitatea, Clusterrak, muturreko enpresak eta lanbide heziketako zentroak biltzen dituen sarea sortu da.

Teknologi berrikuntza plan horrek ingurune estrategiko batzuk ezarri ditu eta Oteitzak horietako batean hartuko du parte, fabrikazio mekanikoaren inguruan lan egingo duen manufacturing arloan, hain zuzen. Bere lana eskualdeko enpresei arlo honetako zerbitzuak ematea izango da, metodologia jakin batez, prozesuak sistematizatuz eta emaitzak aztertuz, beti ere beste eragileekin koordinatuta eta Tknika-ren gainbegiratupean.

Honek guztiak azken zortzi urteetan Lizeoko teknikariek egindako lana azaleratzen du. Denbora horretan enpresekin hainbat aholkularitza teknikoko proiektu egin dira, abiadura azkarreko, zehaztasun handiko eta material berrien fabrikazio mekanikoaren kualifikazioa Hezkuntza Ministerioak onartzea lortu da eta Frantziako Nantes eta Toulousen, Andaluzian, Katalunian eta Madrilen Lizeoko teknikarien formazioa egin da, besteak beste.

Jorge Arevaloren bisita

Joan den asteartean, Lanbide Heziketako sailburuordea, Jorge Arevalo, Lizeoan izan zen zuzenean lan horren berri izateko. Egindako lana goraipatzeaz gain, hurrengo hiruhilabetekoan IVAC erakundeko kideekin goi mailako espezializazio ikasketak antolatzeko lanetan parte hartzeko eskaera egin zien Lizeoko teknikariei, lan hauen nondik norakoak ezagutzeko asmoz martxoan berriz etortzeko asmoa ere agertu zuen.

Azken urteotako lan hori ez zen posible izango beste hainbat lankideren laguntzarik gabe. Horren erakusgarri ditugu eskualdeko enpresek Oteitzakoekin egin duten beharren eta hausnarketen partekatzea, Jose Mari Kortaren Bidetik Fundazioak finantzatu duen irakasleen formazio zabala, Tekniker eta Ideko Teknologia zentroek emandako aholkularitza teknikoa, eskualdeko Udal Herrien Elkarteak bideratutako langileen laguntza eta Hezkuntza sailak edo Foru Aldundiak bideragarritasun plana egiteko edo Lizeoko teknikarien lana errazteko emandako diru laguntzak. Guztiei eskerrak eman nahi dizkie Lizeoak. Aurrerantzean ere orain arteko elkarlanean jarraitzea espero dute.

Etorkizunean Oteitza Lizeo Politeknikoak Aurreratutako Teknologi Institutua (ATI) sortzea du erronka nagusia. Proiektu horrek enpresa txikien berrikuntza teknologikoa sustatzeaz gain, abiadura azkarreko, zehaztasun handiko eta material berrien fabrikazio mekanikoaren goi mailako ikasketak eskaini, industria arloko teknikari eguneratuak hezi, eskualdeko enpresei aholkularitza zerbitzuak eman eta enpresa berriak sortzeko helburuak izango ditu. Azken hirurogeita hamar urteotan bezala, Oteitza Lizeo Politeknikoak eskualdeko garapen ekonomikoaren lehen mailako gizarte eragileetako bat izaten jarraitu nahi du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oteitza L. Politeknikoa enpresa txikien berrikuntza teknologikoa sustatzen