Haur Hezkuntzako ikasleentzat antzerki tailerrak Herri Ikastolan

Amaia Lizarralde aktoresa arduratuko da tailerretaz./
Amaia Lizarralde aktoresa arduratuko da tailerretaz.

Amaia Lizarralderen eskutik eta izena emateko azken eguna bihar izango da

Orioko Herri Ikastolak an-tzerki tailerra antolatu du Haur Hezkuntzako ikasleentzat. An-tzerki tailer honetan ipuinak an-tzeztuko dira, irudimenaren mundu magikora hurbilduz.

Tailer hauen oinarria jolasa da eta jolasak giza ekintzaren oinarrian datza.

Musika, jolas erritmikoak, dan-tza, mozorroak eta maskarak erabiliko dira umeen konfiantza indar-tzeko eta antzerki lanak antzezteko. Helburua, umeen fantasia, sormena eta irudimena lantzeaz gain, bern harremanak, trebetasunak eta komunikazio tresnak hobetzea da.

Hiru tailer antolatu dira: 'Kanguro' deiturikoa, 3 urteko umeen-tzat; 'Pinguino' tailerra 4 urtekoentzat eta, 'Jirafa' 5 urtekoentzat.

Monitore bezala Amaia Lizarralde aktoresa ibiliko da. Hogei urte eman ditu interpretazioaren munduan (zine, telebista eta antzerkian) eta zortzi, kreazio hezkuntzan. Interpretazioari dagokionez,Teatro de la Abadía, Bederen 1, Hospital Central, El Comisario, A ze parea, Zorion Perfektua edo Izarren Argia filmetan egindako lanak azpimarra litezke.

Tailerrak abenduaren 2, 3, 4, 9, 10, eta 11an izango da (astearte, asteazken eta ostegunetan) eta ebanduaren 12an jaialdia. Tailerrak Orioko Ikastolako 2 urteko ikasgelan egingo dira. Izena emateko azken eguna bihar izango da, Ikastolako idazkaritzan.