Izarraitzek Jorge Arzalluz omendu du

Izarraitzek Jorge Arzalluz omendu du

Izarraitz Igeri Elkarteak omenaldia eskaini zion Jorge Arzalluz elkarteko entrenatzaile ohiari. Ongi Etorri jatetxean egindako bazkarian parte hartu zuten elkarteko igerilariek, gurasoek eta lagun guztiek, eta «gustura eta giro jatorrean» pasa zuten eguna. Arzalluzek ia hamar urte egin ditu entrenatzaile gisa eta makina bat umeri erakutsi dizkio igeriketako teknikak. Igeri Elkarteak egindako lana eskertu dio.