Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe nagusi Bermeon

Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe nagusi Bermeon

II. Salome Campos Itsas zeharkaldia jokatu zen Bermeoko portuan pasa den zapatuan eta bi garaipen lortu zituzten Izarraitz Igeri Elkarteko bi emakumek. Absolutuen mailan Leire Ceciaga helmugaratu zen estraineko emakumezkoetan, 5.000 metroko igerialdia bete ostean. Aldiz, Maialen Sudupek infantil mailako proba irabazi zuen, 500 metro bete ostean. Leire eta Maialen, sari bikainarekin itzuli ziren etxera, beren pisua hegaluze-kontserba potetan, 100 kilo pasatxo bi txapeldunen artean. Lau izan ziren guztira lehiatu ziren herritarrak. Pablo Etxeberriak laugarren postuan ukitu zuen helmugako panela eta Rafa Zubeldiak 12. postuan.