Leire Zeziagak hirugarren egin zuen Txingudiko Badian

Garaikurra etxera ekartzea lortu zuen Zeziagak hirugarren postua lortuta. Etxeberriak sailkapen orokorreko seigarren postua lortu zuen. /
Garaikurra etxera ekartzea lortu zuen Zeziagak hirugarren postua lortuta. Etxeberriak sailkapen orokorreko seigarren postua lortu zuen.

Hiru igerilari federatu joan ziren Azpeititik

ALEX SILVA AZPEITIA.

Larunbatean izan zen Txingudiko badiako zeharkaldia, aurtengo zeharkaldi denboraldiko lehena. Arratsaldeko lauretan atera ziren etxeko txikienak Hondarribiko hondartzatik eta 700 metro egin zituzten. 46 igerilarik hartu zuten parte proba horretan. Etxeko txikienen artean ez zegoen azpeitiarrik.

Aldiz, ordu erdi beranduago hasi zen proban, helduenean, Izarraitz igeriketa elkarteko hiru igerilari federatuk eta beste hiru herritarrek hartu zuten parte 348 parte-hartzaileen artean.

Hauek 2.600 metroko distantzia egin behar zuten uretan Hondarribiko Butron pasealekutik hasita.

Herritarren artean lehena Pablo Etxeberria izan zen sailkapen orokorreko seigarren postuan 31 minutu pasatxo eginda. Baina Etxeberriak ez zuen podiumik lortu nahiz eta bere kategorian, senior kategorian, bosgarren postua lortu.

Aldiz, Izarraitz igeriketa Elkarteko Leire Zeziagak hirugarren postua eskuratu zuen Master Femeninoen mailan. Azpeitiarrak garaikurra ekarri zuen etxera.

Herritik joandako beste igerilariek ere ez zituzten marka txarrak egin, bakoitzak bere kategorian: Rafael Zubeldiak 8.postua, Andoni Lazkanok 60., Nagore Alberdik 15. eta Iosu Arozenak 71.