Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Zesatezue' gazteentzako bideo lehiaketa martxan da

Egitasmoa 12-18 urte bitartekoei zuzenduta dago eta 850 euro daude saritan

El Diario Vasco

ASTIGARRAGA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 9 de diciembre 2018, 00:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kutxa Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, bideo laburren lehiaketa sortu dugu gazteek egunerokoan euskara erabili eta sare sozialak euskaraz kontsumitu eta sortzeko asmoarekin. Eta Astigarragako gazteei luzatzen zaie deia.

Egitasmo hau 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 850 euro daude saritan eta edozein gaztek hartu dezake parte abenduaren 28a baino lehen. «Hasteko bideoa Youtubera igo behar dute 'Zesatezue' izenburuarekin. Ondoren, komunikazioa@urtxintxa.eus emailera mezua bidali, bertan, taldekideen datuak eta kontakturako telefono batekin. Eta azkenik, sare sozialetan #zesatezue traolarekin partekatu», azaldu dute antolatzaileek.

Jolas Txiki

Bestalde, gabonetako oporretara begira, beste batez Jolas Txiki agitasmoa antolatuko da Kiroldegian, 2 eta 5 urteko haurrentzat. Bertan, joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak egingo dituzte.

Izenematea bihartik igandera arte izango da, hau da, abenduaren 10etik 16ra. Bi txanda egongo Jolas Txikian: Abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 9:00etatik 13:00etara. Prezioa 30,70 euro bazkideak eta 38,80 euro gainon-tzekoek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios