Urnietako Udalak Xoxokara doan errepidea asfaltatuko du bihartik aurrera

Bihar hasiko diren konponketa lanak Goiburu ingurutik abiatuko dira, gero Xoxokan barrena jarraitzeko./
Bihar hasiko diren konponketa lanak Goiburu ingurutik abiatuko dira, gero Xoxokan barrena jarraitzeko.

Lanek irauten duten bitartean aldizkako pasabidea jarriko da ibilgailuentzat, baina ez da errepidea itxiko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO URNIETA.

Urnietatik Xoxokara igotzeko dauden bi errepideen, trenbidetik eta Zelai tabernatik, egoerak okerrera egin du azken urteetan abiadura handiko trenaren obrak gauzatzeko kamioiek burutu dituzten joan-etorriek eragindako higaduraren ondorioz, eta orain, ETS-k (Euskal Trenbide Sarea) konponketa lanak gauzatuko ditu zati handi batean, okerren dagoen zatian, errepidea modu egoki batean uzteko.

Konponketa lan hauek bihar hasiko dira. «Lehenik, saneamendu lanak gauzatuko dira, eta ondoren asfaltatuko da errepidea. Lanak Goiburu ingurutik hasiko dira, gero Xoxokan barrena jarraitzeko trenbideruntz», azaldu dute Udaletik.

Lanek irauten duten bitartean aldizkako pasabidea jarriko da ibilgailuentzat, baina errepidea ez da itxiko.

'Roman eta Julieta'

Bestalde, 'Roman eta Julieta' an-tzezlana aurrestreinatuko da hurrengo ostegunean, hilak 15, Saroben. Anartz Zuazua zuzendaritzapean, Jose Ramon Soroiz, Tanya de Roberto, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu eta Alazne Etxeberria aktoreak igoko dira eszenatokira. Sarrerak online eros daitezke: https://bibe.me web gunean edo Saroben.

Osteguneko antzezlanean «Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependen-tzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoi-tza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera. Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos