Borrar
Herriko hainbat adineko pertsona elkarrizketatu ostean, Ahotsak webgunean jaso da lortutako materiala.
Urnieta

Lehengo urtean, herriko beste zazpi hiztunen grabazioak kodifikatu dira Ahotsak webgunean

Udalak lanean dihardu azken urteotan Badihardugu euskara elkartearekin batera

maría cortés

Asteartea, 16 otsaila 2021, 18:27

Comenta

Udalak herriko ahozko ondarea jasotzeko, antolatzeko, gordetzeko eta zabaltzeko lanean dihardu azken urteotan Badihardugu euskara elkartearekin batera. Elkarlan honen bidez, Urnietako jatorrizko euskara biltzea eta herriko ondare tradizionalaren transmisioa (errituak, lanbide tradizionala…) bermatzea da xedea, «herriaren nortasunaren eta historiaren parte diren bizipenak bilduz», adierazi dute arduradunek. Era berean, azken belaunaldietan ahozko transmisioan eman den eten nabarmenari aurre egin nahi zaio.

Horretarako, herriko hainbat adineko pertsona elkarrizketatu ostean, bilduriko material guztia antolatu eta katalogatu eta gero, herritarren eskura jarri ziren edukiak Ahotsak webgunearen barruan 2011. urtean. Harrezkeroztik materiala jasotzen eta eguneratzen jarraitu da, eta pasa den urtean, 2020an, ondorengo 7 hiztunen grabazioak kodifikatu dira: Tomas Miner, Juan Bautista Miner, Mikel Arrieta, Antonio Garmendia, Jose Altuna, Ainhoa Olano eta Ibon Egaña.

Eduki mamitsua

Urte hauetan gauzaturiko lanari esker, Urnietako 38 hizlari daude katalogatuta webgunearen barruan, haien kontakizunak jasotzen dituzten 38 zintekin. Horretaz gain, 156 transkripzio topatu daitezke, eta baita, 860 bideo-pasarte ikusi ere. Beraz, «Urnietako ahozko artxibo txukuna osatu dela esan daiteke», azaldu dute arduradunek.

Ahotsak webgunearen barruan Urnietako atalean sartzen denak informazio mamitsua topatuko du modu erraz batean antolatuta. 38 hizlariak zerrendatuta agertzen dira eta pertsona bakoitzaren atal konkretura joanda, pertsona jakin horren argazkia eta biografiarekin batera, pasarte desberdinak gaika sailkatuta daude: gerra garaiak, baserrian egindako lanak, sendabelarren erabilera, eskolako urteak, eguraldia lehen eta orain, joskintza, familia, festak, eta txisteak, besteak beste.

Beraz, interesa duen orok Urnietako herriarekin loturiko pasarte interesgarriak ezagutzeko aukera paregabea du hainbat bizilagunen kontaketen bidez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehengo urtean, herriko beste zazpi hiztunen grabazioak kodifikatu dira Ahotsak webgunean

Lehengo urtean, herriko beste zazpi hiztunen grabazioak kodifikatu dira Ahotsak webgunean