Urnieta
Kantazaun taldea kalejiran aterako da gaur arratsaldean San Joan plazatikEl Diario Vasco
urnieta.
Jueves, 27 de febrero 2025, 20:46
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Publicidad
Hilabete honetako hitzordua gaur, otsailaren 28an izango da. Aurretik entsegua egin da otsailaren 25ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira kalejiran parte hartzera.
Inauteriak
Bihar ospatuko dira Inauteriak Urnietan. 'Pelikulak eta telesailak' izango da gaia eta eguerdiko 12:00tan hasiko dira poteo batekin, Poxta Zaharrek antolatuta. Mozorro kalejira arratsaldean izango da eta 17:00etan hasiko dira San Joan plazatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión