Urnieta
Euskaraldiko ekitaldi nagusia Urnietan igande honetan burutuko da San Joan plazanErraldoien irteerarekin hasiko da eguna goizeko 11:00etan y 18:00etan amaituko da Ttipika taldearen erromeriarekin
El Diario Vasco
Urnieta
Larunbata, 17 maiatza 2025, 20:23
Maiatzean zehar ekintza desberdinak antolatu ostean, Euskaraldiko ekitaldi nagusia igande honetan izango da Urnietan, San Joan plazan.
Ekintza mordoaz gozatu ahal izango da. Erraldoiak esaterako, 11:00etan irtengo dira Plazido Muxika plazatik. Eurekin batera izango dira Ostargi konpartsa, Bosko Anitz eta Txanbolin. Eguerdiko 12:00etan dantza ikuskizuna eskainiko du Egape Dantza Taldeak eta jarraian, Urnietako hamaikakoen aurkezpena egingo da.
Indarrak berritzeko herri bazkaria egingo da 14:00etan Plazido Muxika plazan. Eta arratsaldeko 18:00etan erromeria egingo Ttipika taldearekin San Joan plazan.
Talde eragileak egun handiko ekintzetan parte hartzera eta euskararen alde bakoitzak bere alea jartzera animatzen ditu herritarrak.