Umore Ona abesbatzakoak egunotan ere kantari

Umore Ona abesbatzako kideak Eneko Amundarainek zuzenduta eta akordeoilarien laguntzarekin kantuan. /  ARGAZKIAK FELIX LOIARTE
Umore Ona abesbatzako kideak Eneko Amundarainek zuzenduta eta akordeoilarien laguntzarekin kantuan. / ARGAZKIAK FELIX LOIARTE

Goizuetan eta Hernanin eskaini zituzten Gabonetako kontzertuak azken asteburuan

E.B. GOIZUETA.

Umore Ona abesba-tzakoek aurtengoan ere ohitura bihurtu den Gabonetako hitzordua izan zuten. Larunbatean Hernaniko San Joan Batailatzailearen parrokian Hernaniko Musika Bandak eta Ozenkiko lagunekin kontzertua eskaini zuten. Musika banda Jorge Pacheco zuzendaritzapean, Imanol Kamiok akordeolari taldea eta Ozenki abesbatza zuzendu zituen. Eneko Amundarain berriz aritu zen Umore Ona abesbatza zuzentzen.

Bestetik, Goizuetako abeslari gaztetxoek, Ainara Narbarteren zuzendaritzapean, Imanol Kamioren akordeoilari taldeak eta Umore Ona abesbatzakoak, Eneko Amundarainek zuzenduta, kontzertua eman zuten igandean Goizuetan. Kontzertuko azken kantak kantatzera Ozenki abesbatzakoak azaldu ziren.

 

Fotos

Vídeos