Udalak Herri Eskolaren inguruko azterketa teknikoa bideratuko du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

Astigarragako Herri Eskolako komunitateak egindako eskaeraren aurrean eta lantzen ari den elkar-ekintzailetza planaren barnean 'Astigarragako Herri Eskolaren etorkizuneko beharren azterketa. 2030 ikusmugan' azterketa teknikoa bideratuko duela adierazi du udal gobernuak.

«Proeiktua esleitu zitzaion Siadeco enpresari eta Astigarragako Herri Eskolak ikaslego aldetik etorkizunean izan dezakeen eskariaren azterketa egingo du. Prospekzio-analisia egiteko, beraz, bi puntu nagusi finkatu ditu Siadecok. Alde batetik, denborari dagokionez, 2030 urtearen ikusmuga finkatuz, eta bestetik, hezkuntza-eskaintzari lotuta, Haur Hezkuntzaz (HH) eta Lehen Hezkuntzaz (LH) gainera, Herri Eskolak etorkizunean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ere eskaintzea», adierazi dute arduradunek.

Erremu igandea

Aste Santua hemen da eta gaur, erremu igandea izanik, goizean, 10:30etan, erremuen bedeinkazioa eta eukaristia ospatuko da herriko Andre Maria parrokian.