Udal Gobernuak positibotzat jotzen ditu Santio jaiak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

Udal gobernuak positibotzat jotzen ditu jaiak. «Orokorrean oso giro ona egon da gure herrian eta elkartasunez bizi diren festak izan dira aurtengo Santioak», esaten dute Udalatik. Uste dute, batez ere kontzertuak oso gogoak izan direla eta adin guztietako biztanleak disfrutatu dituztela. Aipatzekoa ere Astigarragako alaba kuttuna den Kontxa Etxeberriari egindako omenaldia oso harrera ona izan zuela, bere familiaren presentziarekin, «zoritxarrez, ez genuen kontatu oposizioarekin». Udalak Gazte Asanbladarekin duen harremanaren helburua elkarlana dela berriz ere «argi gelditu zen. Gazteak arazo bat izan zuten txoznako lona apurtuta agertu baitzen. Udal gobernuari deitu eta berehala bertaratu zen udaltzaingoarekin egoera aztertzeko eta gazteak lasaitzeko». Udal gobernua datorren urteko jaiak lantzen hasi da dagoeneko. Asmoa zarata gehien sortzen dituzten ekintzak lekuz mugitzea jarraitzen du izaten eta hauxe izango da lan ildoaren ardatz nagusia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos