Santiomenditik jaitsi eta kalejiran ibili ziren Olentzero eta Mari Domingi

Gabonetako kantak abestu eta herrian zehar dantzan ibili ziren. /  MARÍA
Gabonetako kantak abestu eta herrian zehar dantzan ibili ziren. / MARÍA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

Urtero bezala, lan asko izan zuten gabon gauean Olentzero eta Mari Domingik etxeetan opariak uzten. Baina aurretik, bisitatxo bat egin zuten Astigarragan. Santiomenditik jaitsi eta herriko gaztetxoenak agurtu zituzten, Xaguxar aisialdi taldeak gonbidatuta. Haiekin gabonetako kantak abestu eta herrian zehar kalejiran ibili ziren. Eta bukatzeko, udaletxeko balkoira igo, eta bertan aritu ziren denak elkarrekin abesten.

 

Fotos

Vídeos